CARNEGIE HALL, NEW YORK

CARNEGIE_IÑAR.jpg

Gaztetatik musikazale, Iñar Sastrek piano eta inprobisazio ikasketak burutuko ditu Musikenen eta Conservatoire National Supérieur de Musique et de Danse de Paris-en. Era berean, musika klasikoko ikasketak, jazz piano ikasketekin osatuko ditu parisko Ravel Kontserbatorioan.

Pianista eta bateria-jotzaile gisa musika mota ezberdin hainbat jorratu ditu. Musika klasikoa, jazz-a eta herri musika oinarri izanda, bere lana batez ere musika beste disziplina artistiko batzuekin uztartzean sustraitu da, batez ere arte bisual eta eszenikoekin.

Pianista sortzaile modura sei diska kaleratu ditu eta hainbat konposizio estreinatu izan dizkiote.

 

Inprobisazioarekiko duen erakarpenak, "Jusqu'au bout de l'impro" (France Musique) saioan parte hartzera, Francis Poulencen inguruko mahai-inguru internazionalean inprobisatzera, "Punto de Vista" zine jaialdian "Sarasastre" emanaldia egitera, Sarasate beraren pianoa joaz, eramango du.

 

Parisen, sarri pelikula mutuak musikatuko ditu "Cinémathèque Française", "Fondation Pathé" edo eta "Cinéma le Balzac" bezelako zinemetan.


Musikari gisa hainbat ikuskizunetan hartu du parte: "Sin título en Colores", "N.A.N.", "Oinazez", "El show del espectador", "Esku Harriak", "Zehar", "Garaiz: 60 t.m."

Dokumental, laburmetrai eta luzemetraiei (Euskara Munduan; Richard Oribe, al otro lado de las medallas; Egun batez 25) musika jarriko die. Era berean, telebistarako "Bat to rio" eta "Bat to Pyeongchang" saioetako musikak ere konposatuko ditu.

Soka orkestra, akordeoi orkestra, Saxofoi ensemblerako eta txistu bandarako eginiko moldaketak europan zehar jo izan dira. 


Elkar disketxearekin sinatutako kontratu bati esker bere abestiak telesailetan erabiliko dira. Proiektu pedagogikoetarako ere musika sortu eta produzituko du.

 

Laboa Katedraren "Doinua hitz, hitza doinu" lehiaketan lehen saria irabaziko du. Era berean piano lehiaketa, Kantu Txapelketa eta Musika Buelgoa sarietan saritua izango da, azken hontan Arineketan taldearekin batera.

 

Berliner Philarmoniker, Yajie Zhang-ekin
Philarmonie de Berlin
DSC_0560_edited.jpg